martes, 12 de septiembre de 2017

ZUGAN NI 2017-2018 PREST DAGO



Kurtsoa hasi da, berriz goiz altzatu, etxerako lanak, azterketak, hizkuntzak ikasi, eta beste hainbat gauzak. Baina, honekin batera ZUGAN NI bueltan dago. Bai, bai, aurten ere bai, Amorebieta – Etxanon, Igorren, Iurretan eta Durangon egongo gara antzerkia gazteei hurbiltzen. Aukera paregabea ekintza bakar batean, habait gauzak egiteko!
Informazio gehiago (hemen)

lunes, 8 de junio de 2015

ZUGAN NI ANTZERKI JAIALDIA 2015

Aurtengo ZUGAN NI Antzerki Jaialdia amiatu egin da. Hona hemen bideo- klipa, bertan parte hartu duten taldeen laburpen polita ikusi dezakezue!!


jueves, 7 de mayo de 2015

ZUGAN NI ANTZERKI JAIALDIAREN VIII. EDIZIOIA MARTXAN DAGO


“Zugan Ni” ren, 13 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako antzerki jolas gunearen 2014-2015 edizioa bukatzear dago.

Aurtengoa egitasmo horren 8. edizioa da, eta arte eszenikoen munduan interesa duten Durangaldeko gazte guztiek parte hartzen dute. Aurreko edizioetan bezala, Igorreko, Zornotzako, Iurretako, Durangoko,eta Elorrioko taldeek hartu dute parte.

“Zugan ni” egitasmoa Markeliñe antzerki taldeak koordinatzen du. Bertan, gazteek antzerki saioak egin dituzte zazpi hilabetez, urritik maiatzera. Denbora horretan, antzerkia eta adierazpen teknikak ezagutzeaz gain, maiatzean egingo den “Zugan Ni Jaialdian” aurkeztuko diren antzezlanak sortu dituzte. Aste eta erdiko Jaialdi horretan, gazteek eskualdeko zenbait antzokitan antzeztuko dituzte euren lanak. 
 
Aurtengo edizioan 85 gazte baino gehiago hartu dute parte. Markeliñetik, antzerkiarekiko gero eta interes handiagoa hantzematen dute gazteen artean. “Gazteak oso adierazkorrak dira, baina jende aurrean egitea beste gauza bat da. Jarduera honetan, eszenatoki batetik argitasunez adieraztearen zailtasunaz jabetzen dira. Lotsak, tentsioak, blokeoak… gainditu behar dituzte eta, horregatik, jarduera hau oso ondo datorkie. Gainera, euren sormena eta gizarte harremanak ere sustatzen ditu”.  

miércoles, 18 de febrero de 2015

"ZUGAN NI JAIALDIAREN " V. KARTEL LEHIAKETA MARTXAN DAGO


 
Urte bat itxaroten, baina azkenean heldu da. "ZUGAN NI JAIALDIAREN" V. Kartel Lehiaketa hemen da.
12 -18 urte badituzu, marrazketa, diseinu grafikoa, argazkigintza gustoko baduzu, baina batez ere, munduari zure barnean dagoen artista erakutsi nahi baduzu, hau da zure lehiaketa.
Anima zaitez!! Tablet bat zurea izan daiteke!!