jueves, 7 de mayo de 2015

ZUGAN NI ANTZERKI JAIALDIAREN VIII. EDIZIOIA MARTXAN DAGO


“Zugan Ni” ren, 13 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako antzerki jolas gunearen 2014-2015 edizioa bukatzear dago.

Aurtengoa egitasmo horren 8. edizioa da, eta arte eszenikoen munduan interesa duten Durangaldeko gazte guztiek parte hartzen dute. Aurreko edizioetan bezala, Igorreko, Zornotzako, Iurretako, Durangoko,eta Elorrioko taldeek hartu dute parte.

“Zugan ni” egitasmoa Markeliñe antzerki taldeak koordinatzen du. Bertan, gazteek antzerki saioak egin dituzte zazpi hilabetez, urritik maiatzera. Denbora horretan, antzerkia eta adierazpen teknikak ezagutzeaz gain, maiatzean egingo den “Zugan Ni Jaialdian” aurkeztuko diren antzezlanak sortu dituzte. Aste eta erdiko Jaialdi horretan, gazteek eskualdeko zenbait antzokitan antzeztuko dituzte euren lanak. 
 
Aurtengo edizioan 85 gazte baino gehiago hartu dute parte. Markeliñetik, antzerkiarekiko gero eta interes handiagoa hantzematen dute gazteen artean. “Gazteak oso adierazkorrak dira, baina jende aurrean egitea beste gauza bat da. Jarduera honetan, eszenatoki batetik argitasunez adieraztearen zailtasunaz jabetzen dira. Lotsak, tentsioak, blokeoak… gainditu behar dituzte eta, horregatik, jarduera hau oso ondo datorkie. Gainera, euren sormena eta gizarte harremanak ere sustatzen ditu”.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario